Max Weber

Maximilian Weber (Erfurt, Alemania, 1864ko apirilaren 21a - Munich, 1920ko ekainaren 14a) soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena. Marx-en ideia batzuk (hala nola historiari buruzko ikuspegi materialista eta klase arteko borrokaren garrantzia) zorrotz kritikatu zituen.

Bere obrarik ezagunena ''Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua'' da, non bertan, puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu baitzuen. Weber-ek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta "lorpen" (erdiespen) klaseen artekoa hain zuzen. Jakina, gizarte kapitalista batean jabetzak garrantzia handia du klase posizioa definitzeko, Marx-ek erakutsi zuenez. Baina jabetzarik ez dutenen artean desberdintasun nabarmenak daude, pertsona horiek merkatuan eskain ditzaketen zerbitzuei begira (kualifikazioak, eta kualifikazioak monopolizatzeko ahalmena). Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute.

Soziologiarentzat beste funtsezko obra bat ''Zientzia lanbide bezala. Politika lanbide bezala'' da. Bertan arrazionalitate karismatikoen garrantzia azpimarratu zuen, eta estatua biolentziaren monopolioa duen erakunde gisa definitu. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Weber, Max', Bilaketaren denbora: 0,08s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Weber, Max
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: 23425/229
    Liburua
  2. 2
    nork Weber, Max
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: 36131
    Liburua
  3. 3
    nork Weber, Max
    Argitaratua 1966
    Sailkapena: 28352
    Liburua
  4. 4
    nork Weber, Max
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: 34059/2
    Liburua
  5. 5
    nork Weber, Max
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: 31378/CDR
    Liburua
  6. 6
    nork Weber, Max
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: 25814/1273
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali