Hermann Lenz
thumb|alt=Wohnhaus Hermann Lenz in Stuttgart, Birkenwaldstrasse|Wohnhaus Hermann Lenz in Stuttgart, Birkenwaldstrasse|Hermann Lenzen etxea, TubingenenHermann Lenz (Stuttgart, 1913ko otsailaren 26a - Munich, 1998ko maiatzaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.
Jakintzaren alor guztiak ezagutzeko asmoak bultzatuta, Teologia ikasi zuen Tubingenen, Artearen Historia Heidelbergen eta Ikasketa Germanikoak Munichen. Pen Clubeko kide izan zen 1974. urtetik aurrera, eta Darmstadteko Hizkuntza eta Alemaniar Poesia Akademiako kide. Hainbat sari eman zizkioten, hala nola Buchner saria 1978an, eta Jean Paul saria 1991n. Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik idazten hasia bazen ere, haren lana ez zen ezagutzera eman 1960ko hamarraldia arte. Hogeita hamar lanetik gora idatzi zituen, horien artean bederatzi eleberri. Nabarmentzekoa da ''Kronika suabea'' lana, zazpi ataletan sailkatua. Estilo zehatza du, literatura-joera jakinetatik urrun. Horrez gainera, beste hauek ere idatzi zituen: ''Dama baten arratsaldea'' (1961); ''Morroiaren begiak ''(1964); ''Denbora berria ''(1968); ''Bi emakume ''(1994); eta ''Adiskideak'' (1997). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4