Theodor Fontane

Theodor Fontane (Neuruppin, 1819ko abenduaren 30a - Berlin, 1898ko irailaren 20a) Alemaniar idazlea izan zen. Gaskoi higanoten jatorrikoa zen; botika batean lan egin zuen Berlinen, eta ondoren kazetaritzan jardun zuen (1852). Oso goiz hasi zen lirikotasunez betetako poesiak idazten, baina berehala hasi zen ironia ere erabiltzen. Bidaia-kontakizunetan (''Wanderungen durch die Mark Brandeburg'', 1862-1882) bere lurraldearen berri eman zuen. Baina arrakasta eleberriei esker etorri zitzaion. Lehendabiziko idatziak W. Scott eta W. Alexis eredutzat harturik, historiatik hartutako gaiez osatu zituen: ''Vor dem Sturm'' (1878, ''Ekaitzaren aurretik''). Gero, ''Adultera'' (1882), ''Effi Briest'' (1895), ''Stechlin'' (1899an argitaratua) eleberrietan errealismora jo zuen. Fontanek ez du garai oso bateko erretratua eskaintzen bere obretan, bai, ordea, Alemaniako gizarte-sail desberdinetako ohiturak eta usadioak, bizibidea eta sentipenak. Umore eta eszeptizismo handia erakusten du Fontanek bere garaiko gizartea epaitzean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Fontane, Theodor', Bilaketaren denbora: 0,10s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: 29498
    Liburua
  2. 2
    Sailkapena: 28791/81
    Liburua
  3. 3
    nork Fontane, Theodor
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: 27938
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali