Norbert Elias
Norbert Elias (Breslau, Alemaniar inperioa, 1897ko ekainaren 22a – Amsterdam, 1990eko abuztuaren 1a) idazle eta soziologo alemaniarra eta judua izan zen. Soziologiaren historian mugarritzat hartzen den “Zibilizatze prozesuari buruz” (''Über den Prozeß der Zivilisation. Soziogenetische und psychogenetische Untersuchungen'') lanaren egilea da. Bere atentzioa boterea, portaera, emozioa eta ezagutzaren arteko harremanean finkatu zuen eta “soziologia figurazionala” deritzonari itxura eman zion. 1970an “berraurkitua” izan arte nahiko ezezaguna zen arlo akademikoan. Soziologia historiko baten aldeko bere lanari esker, gizarte egitura konplexuen eta gizabanakoen portaeren inguruko azalpenak uztartzeko ahalmena izan zuen. Wikipediatik informazioa lortu-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6Sailkapena: 34180Liburua